2013/01/21

ezaugarriak

Zer da kontsumo talde bat?

Kontsumitzaile talde bat batzeko arrazoi nagusia, modu ekologikoan ekoitzitako nekazal
produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosi nahi izatea da; kontsumitzaileek
eta gertuko baserritarrek, salmenta zuzena oinarritzat hartuta, elkarlana adosten dute.
Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otarra bat prestatzen dio kontsumitzaile
bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra
osatzen duten produktuen kantitatea ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da eta kuota,
taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina.

Gisa honetan antolatzen diren kooperatibak, normalean, barazkiekin hasten dira lanean,
oinarrizko elikagai izateaz gain inguruan lortzeko errazenak ere badirelako. Barazkiak, garaian
garaikoak, lekuan lekukoak eta ahalik eta produkzio sistema osasungarrienean ekoiztuak izatea
adosten dute denen artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario